Nire enpresa sortu nahi dut. Ekintzaileei laguntza zerbitzua.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Enpresa bat sortzeko jarraitu beharreko pausuei buruzko informazioa eta hasierako aholkularitza ematen da. Horretaz gainera, ekintzailetza prozesuarekin jarraitzeko Astigarragako eta Beterri Buruntza eskualdeko baliabideez informatzen da:

Eskaintzen diren zerbitzuak

Aholkularitza. Bideragarritasun plana egiteko, forma juridikoak aukeratzeko, finantza baliabideen bilaketarako eta eraketa prozesurako.  Beterri Buruntza Mankomunitateko ekintzailetza zerbitzuaren eskutik.

Prestakuntza.

Dirulaguntzei buruzko informazioa. 

Astigarragako lokal hutsei buruzko informazioa:

NORK ESKA DEZAKE?

Negozio bat sortzeko ideia bat duen Astigartarrak 

Negozio bat Astigarragan kokatu nahi duen edozein pertsonak, bere jatorria edozein dela ere. 

INFORMAZIO GEHIAGO

Tokiko Garapen Saila, 943 50 57 00. harrera.tokigarapena@astigarraga.eus / tokigarapena@astigarraga.eus

Jarduera martxan jartzeko gida

Erantzun ondorengo galderei jarduera martxan jartzeko jarraitu beharreko pausoen zerrenda pertsonalizatua lortzeko.
Zure jarduera zerrenda honetan badago, lizentzia eskatu behar duzu, horretarako jarri harremanetan Udalarekin edo kontsultatu www.astigarraga.eus/eu/tramiteak helbidea.

Kontakturako formularioa