Dirulaguntzak
DIRULAGUNTZA
1. Enpresa ekimenak abiarazteko hasierako gastuei aurre egiteko dirulaguntzak.
- Onuradunak: Astigarragako herri eremu osoan jarduera ekonomiko berri bat abian jartzen duen pertsona, 2025eko azaroaren 1etik 2026eko urriaren 31ra bitartean.
- Zenbatekoa: 1.500€ bitarteko dirulaguntzak
- Gastuak: enpresa eratzeko, abian jartzeko eta jarduera baimena eskuratzeko gastuak, komunikazio gastuak, aholkularitza gastuak, herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu establezimenduen elkarteko kuota,...
2. Astigarragako gune nagusia izandakoan hutsik dauden lokaletan jarduera ekonomiko berri bat jartzeko dirulaguntza.
- Onuradunak: Astigarragan merkataritza eremu nagusian hutsik dagoen merkataritza-lokal batean jarduera ekonomiko berri bat ipini nahi duen, ixtear dagoen jarduera bati jarraipena eman edo kaletik zuzeneko sarbiderik ez duten instalazioetan dauden negozioak kale mailan jarri nahi dituen pertsona, 2023eko urtarrilaren 2etik 2026ko urriaren 31ra bitartean.
- Zenbatekoa: 4.000€ bitarteko dirulaguntzak
- Gastuak: Lokalaren alokairua, lokalaren egokitze gastuak, ekipamendua eta 1go lerroko gainontzeko gastuak.
3.-Jarduera ekonomikoak sendotu eta berritzera bideratutako dirulaguntzak
- Onuradunak: Astigarraga osoan kokatutako jarduera ekonomikoak. Betiere, baldintzetan adierazitako mikroenpresa-ren ezaugarriak betetzen baditu.
- Zenbatekoa: 1.350€ bitarteko dirulaguntza
- Noiz: 2025eko azaroaren 1etik aurrera egindako gastuak
- Gastuak:
- Interneten oinarrizko presentzia izatea: weborriak sortzea edo berritzea, sare sozialetan profilak sortzea edo berritzea, datuak analizatzeko tresnak, zibersegurtasuna.
- Presentzia aktiboa Interneten: marketin digitaleko plan bat egitea, marketin digitaleko zerbitzuak, online publizitate-kanpainak, euskarri digitalen garapena, etab.
- Merkaturatze-sistemak sortu, garatu, ezarri, hobetu edo martxan jartzeko lanak (webgunea garatzea, online saltzea, ecommerce, scommerce, mcommerce eta parekoak) edo establezimendua kudeatzekoak (bezeroak, hornitzaileak eta abar)
- Datuak kudeatu eta aztertzeko tresnak eta adimen analitikoaren garapena.
- Digitalizazio-aholkularitzak kontratatzea.
- Ekipamendu informatikoak, aplikazio informatikoak eta kudeaketa-softwarea, laguntzaren xede den establezimenduaren kudeaketa hobetzera zuzendutakoak, betiere merkaturatze-prozesuetan integratuta edo enpresa-kudeaketara bideratuta badaude eta eta sendotze eta berritze prozesuak laguntzeko eskuhartzetik eratorria den ekintza bat garatzeko beharrezko den.
- Jarduera ekonomikoaren berrikuntza ez digitala/teknologikoa eta profesionalizazioa garatzeko aholkularitza eta prestakuntza, betiere, bidelaguntza zerbitzuan adostutakoak.
- ASTIKOK Astigarragako Udalarekin lankidetzan eskainitako BIDELAGUNtza zerbitzutik eratorri daitezkeen ekintzak.
- Digitalizaziori eta negozioaren sendotze eta berrikuntzarekin erlazionatutako prestakuntza.
INFORMAZIO OSOA
