Nola erabili?

1

4 bonu mota dituzu aukeran, 10, 20, 50 eta 100 eurokoak.

Establezimendu bakoitzak erabakitzen du zer bonu mota eskaintzen duen. Zuk bonu horien %80 besterik ez duzu ordainduko, gainontzeko %20 Udalak ordainduko du. Bonuak erosteko eta erabiltzeko epea amaituko da abuztuaren 31n. Azkar ibili, guztiak agortu aurretik!

2

AUKERATU ZURE GUSTUKO ESTABLEZIMENDUA ETA EGIN KLIK.

Establezimendu bereko bonu bat baino gehiago eros ditzakezu erosketa bakarrean. Aldiz, bi establezimendu ezberdinetako bonuak ezin dira erosketa berean erosi. Bi establezimendutako bonuak erosteko, bi erosketa eta bi ordainketa egin behar dituzu.

3

BONUAK SASKIRATU ETA EROSKETA BURUTU.

Zure lehenengo erosketa bada, zure kontua sortzeko datuak bete behar dituzu. Kontua lehenagotik sortua badaukazu, saioa hastearekin nahikoa da. Ordainketa kreditu txartelez egin behar duzu eta gehinez 200 euro arteko erosketa egin ahal izango duzu.

4

BONUA UNEAN BERTAN DESKARGATU DEZAKEZU ETA ZURE POSTA ELEKTRONIKOAN ERE JASOKO DUZU.

Zure posta elektronikoa eta pasahitza erabilita, zure saioa hasi ahal izango duzu nahi duzunean eta erosi dituzun bonuak ikusi ahal iznago dituzu.

5

EROSI DITUZUN BONUAK AUKERATUTAKO ESTABLEZIMENDUAN ERABILI, INPRIMATUTA EDO MUGIKORREAN ERAKUTSITA.

Bonuak erosketa bakarrerako balio du. Egindako erosketa bonuaren balioa baino txikiagoa bada, ez da dirurik itzuliko. Aldiz, egindako gastua bonuaren balioa baino handiagoa bada, dagoen aldea erosketa unean ordaindu behar diozu establezimenduari.

6

ZURE KONTURA SARTU ETA EROSI BONU GEHIAGO.

Gogoratu, herritar bakoitzak, gehienez, 200€ko balioa duten bonuak eros ditzake.

Menua